XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ADAN ETA EBA'REN SEME-ALABA GERA, ETA AIENGANDIK DATORKIGU PEKATUA
PEKATUA: MUNDUAN ETA GIZAKIAGAN DAN GAIZKIAREN SUSTRAI SAKONA
OARRAK.

- Munduko gaizkien eta okerren berri badute gure nexka-mutillek.

Alakoxe albisteak zabaltzen dituzte egunero irratiek eta ikustirratiek: eriotzak, ilketak, indarkeriak, gudaketak, gosea, ez-bearrak, oiñazea....

Onelako zerbait nabaitu dute, noski, beraiek ere berengan naiz sendian.

- Gizon-emakume guztien antzera, gaztetxoek ere nabaitzen dituzte berengan edo beren barruan: gaizkirako edo okerrerako joera... ordaiña emateko gogoa... berekoikeria... eziña... nagitasuna....

- Gure lenengo gurasoek bizi izan zuten jatorrizko zoriona gogoratzea, egoki da giroa egiteko; aldi zoriontsu ura buruan erabilliz, amets egin dezatela une batez.

Orrela adierazten dugu gizakiok, grazia ta errugabetasuna berekin zituzteneko egoera, baiña Jainkoaren adiskide esanez obeto ulertuko dute nexka-mutikoek.

- Azaldu maillaz-mailla erorketaren alderdiak: agindu bat, giza-aukeramena, zirikaldia, erorketa... azkenean eriotza....

- Genesis edo Asiera Liburuan erabilli duten idazkera-mota berezia dala-ta, arduraz jokatu bear dugu.

Batetik, kontakizuna dagonez-dagon baztertzerik ez daukagu; izan ere, orrelaxe eman nai izan ba`digu Jainkoak, gainditu eziñeko eragozpenik ez dezagun ortan ikusi.

Aipatu bearrekoak ditugu, beraz, lorategi edo baratza... zugaitza... sugea... debekaturiko igalia....

Bestetik, ordea, oso bearrezkoa da onako au: kontakizuna ez dezala artu gaztetxoak, zeaztasun guztiz jantzita egiaz alaxe gertatu ba'litz bezala.

Orrela ar ez dezan, beraz, olerki-izkera dala azaldu bear dio katekistak, eta erri xeearen erara idatzia.

Kontakizun onen muiña azaltzekoan, bada, alderdi nagusiak adieraziko dizkie katekistak: Jainkoarekin adiskide ziran jatorrizko egoera, Jainkoak jarritako neurketa bat, zirikaldia, Jainkoak aginduaren aurkako pekatu bat, Jainkoarekiko adiskidetasuna galtzea, geroko guztiei datorkien pekatuzko ta oiñazezko ondorena....

Salbatzaille bat eskeintzen duan Agintzaria: JESUKRISTO.

-Mezu onen gaurkotasuna ikus-erazten saiatu bear du katekistak.

Arrisku bikoitza bai-dago: aspaldi artan gertatu ziran gauzak dirala bakarrik pentsatzea, batetik; (...).